Azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetan izango ditugunak komentatu ditu: filma, hitzaldiak, kontzertuak, ibilbidea, Kafe Solasak.. Datorren astean, beste film bat, dantzak, kontzertuak, jaia… Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-06-10
… fresko-fresko Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren ahotik. Bihar abiatuko da Pauen Nikola Bonnemaison medikuaren aurkako epaiketa: zazpi eutanasia kasu leporatzen dizkiote eta auzi pisua espero da; Ziburuko ikastolako kideak kexu dira, udalak leku gabe utzi nahi dituelako…; eta azkenik, gomita luzatu digu Pantxok, datorren igande arratsaldez Urruñan egingo duten […]
Maiatzeko zenbait ekitaldi azpimarratu ondoren, Jabi Blazquezek hil honetan Bilboko Hikaateneon izango dutena kontatu digu: hitzaldiak, kontzertuak, erakusketa, Kafe Zientifikoa, mendi irteera.. Uztailean eta Aste nagusia hasi arte, itxita egongo da programazioa, Jabik azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Kike Amonarriz: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Arin-arin atalean Estitxu Pinatxo abeslaria dugu, eta Bizkaitik bi Erreportaje datoz: Urduñako Gaztetxe berria, eta Plentziako Aranburu botika zaharra. Eñaut Mitxelenak Iruñako peñak ere komentatu ditu, eta bukatzeko Gipuzkoako baratzen parkeen sarea. DESKARGATU HEMEN