Ladislao taldea lazkaotarra da; duela bi urte batera jotzen hasi zen punk-rock talde honetako kideak ez dira atzo goizekoak musika munduan, orain arte Brigada Criminal, Fist Fucking edo Eskoriatza taldeetan ibilitakoak dira, eta Ladislao taldearen lehenengo lana kaleratu dute, “Pantailak”. Egurrrreeeeee!!!!  DESKARGATU HEMEN

EAJk eta PSEk, baita PPk ere, Kutxabanken fundazioak sortzea erabaki berri dute. Luis Guridik horrek izan ditzakeen eraginak aztertu ditu, pribatizazioa gauzatuz gero euskal ekonomiarentzat kolpe latza izango dela gaineratuz. Elkarrizketaren bigarren zatian, Europako Banku Zentralak ekonomian sartuko dituen 400.000 miloi euro komentatu du Luisek.  DESKARGATU HEMEN