Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren […]
Eguna: 2014-06-17
Asteburuan izandakoari gogoratu ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Keinuka mugaz gaindi” filma komentatu du. Bihar dantza izango da protagonista, besteak beste Urbeltzen Dantza Ganbararekin; ostegunean kontzertua, eta ostiralean Ambinoiz jaia eta Stereorocks. Datorren astean, hitzaldiak, jaiak, pelikula bat eta zenbait kontzertu. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Frankismoko gau luzea pasa eta urte askotara sortu dute aipatu plataforma. Orain, besteak beste, bostehun bat kereila ditu sartuta frankista batzuek egindako krimenengatik. Francoren Diktaduraredkin hasi eta gaur arte, Josu Ibargutxi Plataformako bozeramaleak errepasoa egin dio gaiari. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
… Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren ahotsean. Nicolas Bonnemaison medikuaren auziaren nondik norakoak alde batetik; Trenetako langileen greba eta eragina bestetik; eta azkenik Seaskako ikasleen kexuak, baxoa edo selektibitatea euskaraz ezin dutelako egin. Horiek dira gaurkoan entzungai ditugunak. DESKARGATU HEMEN