Birziklagarriak ez diren produktuetarako biltegi bat jarri nahi dute Zestoan. Eta horretarako, datorren urtean herri-galdeketa egingo dute, Udalak antolatuta. Josu Larrinagak aipatutakoak sakondu ditu, baita Bizkaiko egoerarekin konparazio batzuk egin ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: azaroa 2014
Larunbatean 25. S. Martin azoka ospatu zuten, eta igandean hasi zuten S. Martin kulturala 2014. Udalarekin batera, Euskal Birusak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 1a bitartean, Estibalitz Gonzalezek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasestibalitzgonzalez.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ane Monna, Oskola eta Karramarroi itsaso azpian jolastu dute sirenatxoarekin batera, etorri gurekin abentura ugari bizitzera itsaso azpian! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141108gaurezdagoeskolariksirenatxoa.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan ere denetarik ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan Kupela, Txuma Murugarren, Ana Alcaide, Dr. John, Tom Petty, Louis Armstrong edo Bill Broonzyren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, azken biokin batera Alvin Anaiak, Davy Spillane edo Richard Thompson entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141106soinugelaamstrong.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko ANCeko (Catalunyako Asanblada Nazionala) Robert Garcia elkarrizketatu dugu igandean egingo duten galdeketaz: egoera, giroa, erabakitzeko eskubidea, igandeko plana… Robertek hori eta gehiago kontatu digu (katalanez eginda). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasrobertgarciacatalunia.mp3 Deskargatu hemen
BEAko partaidea den Ana Perezekin hitz egin dugu abortoaren legearekin gertatu denaz, horren balorazioaz eta aurreikuspena ere eskatu diogu. Bestalde,Azaroaren 25a emakumearen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna izanik,aurtengo kanpainari begira Euskal Herriko Mugimendu Feministaren asmoaz ere berba egin digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/141107emakumeaknonahiaanaperez.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Catalunyako galdeketa. Asteko gaia Behobia-Donostia lasterketa da, eta Pertsonaia Carles Belda musikaria. Termometroan Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Aitor Montes familia medikuari egindako elkarrizketa komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien 56. Nazioarteko Jaialdia baino lehen, PREZINEBi izango dugu Bilbon eta Leioan. Besteak beste, Zinema Eskolen Erakusketa, Zinebi Express lehiaketa edo hainbat pelikula izango dira egitarauan, Silvia Aizpuruk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solassilviaprezinebi.mp3 Deskargatu hemen
Eta berriro betiko protagonistak (UPN, PSN, CEN enpresaraiak, CCOO eta UGT) eta betiko zalantzak gastatuko duten diruaren inguruan. Horrez gain, Mikl Bujandak CANen dietak, Nafarroako gobernua eta euskara, eta Agenda komentatu ditu. Ahaztu gabe gaur duela 26 urte Euskalerria Irratia hasi zela emititzen (Zorionak !!). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141107solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen