Urriari dagokiona eta azalean Joxe Garcia Mijangos 18/98 auzian zigortua. Erreportajeetan “Errigorako saskiak”, eta Ikur frankistak Bilbon jorratu dituzte. Begoña ta euskerea eta Inkesta atalez gain, Lur Malleak beste bi artikulu komentatu ditu: “Plazeraren gau ilunekoak” liburua, eta “Mahatserriko mendizale taldeak” izenekoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solaslurmallea.mp3  Deskargatu hemen

Betiko moduan, Agus Perez izan direnekin hasi da: “Edipo” eta “Arkimedesen printzipioa” antzeslanak, eta Titzina konpainia. Datozen egunotan, Carolyn Carson (dantza), Matarile konpainia, eta “Kadira” dantza ikuskizuna izango dira Euskalduna Jauregian, Leioan eta Durangon. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen

… bazterrak nahastu ditu. Lehenago gauza bera egin zuen Gasteizko PPko alkate Marotok etorkinekin, eta orain Martxoaren 3ko gertakarien inguruan izan da. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Trebiñuko gaia Espainiako Kongresura helduko dela, “Barealdi magikoa” antzeslana, eta “Jolasa baino gehiago” Jardunaldiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solasanakotzamenabar.mp3  Deskargatu hemen

S. Martin egun honetan 3 ekitaldi izango dira: S. Martin eguna ospatzeko, Maite Goñiren hitzaldia, eta Pettiren kontzertua. Datozen egunetan Urbeltzen Dantza Ganbara, Mastersons, Hypnos, Quique Gonzalez.. Datorren astean, aldiz, Zinea, Bilboloop jaialdia, ekitaldi pribatua edo kontzertu gehiago izango ditugu Mikel Urbeltzek esandakoaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasurbeltz.mp3  Deskargatu hemen

Azkenean Urdulizen dagoen pasabidea lurperatuko dute: datorren urtean hasiko dira lanak eta 18-24 hilabetez luzatuko dira. Bien bitartean bidaiariek autobusa hartu beharko dute Sopela-Plentzia bidaia egiteko, eta Plentziako geltokia itxi ondoren, zalantza agertu da geltoki horren lanpostuekin zer gerta daitekeen, Uxune Iriondok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasuxueiriondo.mp3 Deskargatu hemen