COP20 izeneko bilera egin berri dute Peruko Liman CO2 eta beste gas kutsakorren isurketak murrizteko. Eta porrota izan da emaitza, Josu Larrinagak azaldu duenez. Aldaketa klimatikoa hementxe dugu, eta denbora gure aurka ari da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141215solaslarringa.mp3 Deskargatu hemen
Urtea: 2014
Pasa den ostiralean izan zen, Ezkerraldeko hainbat sindikatu eta gizarte-eragilek deituta, Langabeziaren eta Pobreziaren aurka. Egun 21.500 langabe daude Ezkerraldean, tasa %23koa dela, Gotzon Hermosillak kontatu digunez https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141215solashermodilla.mp3 Deskargatu hemen
Ane Monnak ile luze luze eukitzea nahi du beraz Oskolak ezkila-lore ipuina kontatu dio. Etorri gurekin ipuinak entzutera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141214gaurezdagoeskolarikeskilalorea.mp3 Deskargatu hemen
Bada, proposamen ugari ekarri dizkigute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Obanos eta Gares inguruan txangoa; negu sasoiko errezeta: aza; Aire Ahizpen diska berriarekin gozatzeko aukera; Leioa eta Orozkon, Santa Luziaren harira egingo dituzten feriak eta azkenik bestelako agenda zabala Mieltxon eskutik. Goza ezazu asteburua Bilbo Hiria Irratiaren proposamenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141214zeingou.mp3 Deskargatu […]
Gaiarekin hasi baino lehen, Oihana Etxebarrietak aste honetan bortizkeria matxistak erahildako Mari Luz Alejo Rodriguez eta Amelia Rodriguez Sardon gogoan izan ditu. Topaketa Bilgune Feministak antolatzen du, eta Oihanak helburuak, ardatzak, aldarrikapenak etab. azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141212solasoihanaetxebarrieta.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean “Palestinako injustizia grafikoetan”. Pertsonaia Felipe Uriarte mendizalea da, eta Erdiko Kaieran Arantza Urretabizkaia dugu. Termometroan ERCko Oriol Amorós elkarrizketatu dute, eta “Adierazpenak EITBn” ere jorratu dute. Net Hurbilean IHESA Afrikan, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak aste honetan TTIP itunaren aurka Bruselan izandako bilera kontatu digu. […]
Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte. Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin […]
Durangoko azokan izan ginen, urteroko erromerian, liburu, disko, talo, txorizo eta lagunen artean;kronikatxoa eta elkarrizketak dakarguz! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141212artayorrandurangon.mp3 Deskargatu hemen
Atzo izan ziren bi gairen inguruan: Osasungintza eta Euskara. Horrez gain, Mikel Bujandak biharko manifestazio sindikala Iruñean, Osasuna taldearen egoera, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141212mikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko, Alvaro Hilariok Solomon Guggenheim Fundazioak pasa den astean Bilboko Guggenheimek sinatutako ituna berretsi duela esan digu. Gero, Arriagan laster izango diren 2 emanaldiren berri ekarri digu, eta bukatzeko, bihar-etzi Bilbon eta inguruan izango diren hainbat ekitaldi komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141211solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen