Internet zurrumurrutxo bat besterik ez zenean hasi zen Araiz gai hauetan lanean. Jokoen programazioa du gogoko. Ziztuan ei doa denbora programatzen aritzean. Nor bere kaiolatxoan, baina sareak lotutako “lagun” asko “gertu”. Edozein tresna legez, Informazio eta Komunikazio Teknologiek arriskuak ere badituzte. Batzutan ez horren nabarmenak. Esaterako zer arau dago gaur […]

Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen

Aukera paregabeak Iosuk, Agurrek, Agusek eta Apok dakarzkigutenak.Ataun aldea bisitatzea eta bertan Jentibaratzarako ibilbide magikoa; sukalderako, negu sasoiko lapikokada merke, eroso eta funtzionala: txitxirioak zankarrarekin! Broken Brothers Iruñerriko taldekideak dira musika protagonistak; eta azkenik, sasoi hasi berrian gaudenez, sagardotegien mundura hurbildu gaituzte. Mieltxoren agenda ere bertan duzu entzungai, lagun! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150123zeingoularunbatigande.mp3 […]

Aste honi dagokiona eta azalean “Hondakinen kudeaketa Bizkaian”. Erdiko Kaieran Biniloak eta Bildumazaleak ditugu, eta Termometroan beste bi artikulu: Frantziako eskualdeak,. eta Herri euskaldunak eta erabilera. Unai Brea erredaktoreak “Greziaren erretratu soziala 7 argazkitan”, eta “Charlie Hebdo eta Gerra handia” ere komentatu ditu, eta bukatzeko Larrun gehigarriak dakarrena aipatu dugu. […]

Zinegoak Bilboko Gailesbotrans XII. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia datorren astelehenean hasiko da. Berrikuntzen artean, Ziortza Gezuragak areto kopuruaren zein doako emanaldien gehikuntza, eta euskararen presentzia aipatu ditu. Informazio gehiago zinegoak.com gunean https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150123solasziortza.mp3  Deskargatu hemen

Asteon argia oraintsu ikusi duten lanak errepasatuko ditugu; gaur neskak protagonista: Aire Ahizpak, Libe Garcia de Kortazar, Tania de Soussa, 22m  Naroa Gaintzaren proiektua, Joseba Irazoki & Lagunak, Eskean Kristo, Skakeitan…  Sueeee!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150122artayorran.mp3 Deskargatu hemen