“Gerezien denbora” pastoral post-industriala pasa den ekainean estreinatu zuten Baionan. Otsailaren 7an, aldiz, Barakaldon izango da, eta gaur, pastoralaren errejenta den Beñat Achiary, lan honen inguruan solastuko da Bilboko Kafe Antzokian. Berarekin, mahai-inguru honetan Allande Boutin (FR3ko kazetaria), Agustin Errotabehere (pastoralaren jokalaria) eta Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga ariko dira gure […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurko kontuekin jarraitu du Mikel Urbeltzek. Bihar Badok. info, eta Lagun Artean Kantari izango dira, eta ostegunean Morau eta Beñardo. Kontzertu gehiago ostiralean (3), eta larunbatean El Drogas. Datorren astean zinea, hitzaldia, kantu-bazkaria, kontzertuak.. eta Aire Ahizpak. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

Gose, Joseba Sarrionandia, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikoleak osatu dute Gosariak artefaktoa. Musika, ilustrazioak, testuak, disko borobila dena kutxa batean sartuta. Gaurko saioan entzun, irakurri ditugu Gosariak proiektuan aurkitu ditugun istorioak, horretarako Ines Osinaga izan dugu bidelagun. Ostegunean, urtarrilak 22,  Bilboko Guggenheimeko auditorioan estreinatuko dute Gosariak ikuskizuna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150119piperpolisgosariak.mp3  Deskargatu […]