Arturo Elosegi Irurtia izan dugu gonbidatu gaurko saioan. Bera biologian doktorea da, ekologiako katedraduna eta EHUko landareen biologia eta ekologia saileko ikertzailea eta irakaslea, Ingurumenari lotutako dibulgazio saio ugari egin ditu eta, batez ere, ibaien egoerari erreparatu dio hainbat azterlanetan. Zientzialaria izateko motibazioez jardun dugu berarekin, zientziak duen magia, erakarmena… […]

Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, monografiko berezi bat egin du Tony Hazzard “singer-songwriterrekin”. Bigarrenean, aldiz, Gabon kantak izan dira nagusi: Rufus Wainwrigth, Sharon Jones, John Scofield, Sea of Bees, edo Staple Singersenak hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151224soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala. Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe. Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, […]

Capítol 16: Bon Nadal a tothom. Eguberriei buruzko saioa dakarkizuegu gaurkoan. Editorialdean zuen senide eta lagunekin gabon zoriontsuak izan ditzazuen opatuko dizuegu, saioa egiten dugunon partez. L’embruix a les tradicions-en Caga Tió-ren jatorria azaldu dizuegu. Gabonetako atal berezia egin dugu, lehengoan Casal Bilbao Kultur Elkarteak antolatu zuen Caga Tióren kronika […]

Biologo baten bisita izan dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Koldo Garcia Etxebarria etorri zaigu Genetikaren hastapenak deitu dion gaiaz mintzatzera. Aurrenik, edozein ikertzailerentzat zientzien historia ezagutzea zeinen garrantzitsua den azpimarratu du Koldok. Ikuspegi horretatik abiatuta, genetikaren hastapenak azaltzeari ekin dio, Gregor Mendel nor izan zen eta bere aurkikuntza nola burutu zuen […]

Jolas zerrenda: 1. ODETTA Mary Had A Baby    2. ODETTA What Month Was Jesus Born    3. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Is Here To Stay    4. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Taught Me How To Pray    5. BIG MAYBELLE Silent Night    6. BIG MAYBELLE White Christmas    7. SAM COOKE & THE SOUL […]

Mozilla fundazioak ez du eskainiko Firefox-OS sistema sakelako telefonoetan: berri horrekin hasi da Jabi Asurmendi teknologia berriei buruzko bere kolaborazioa egiten. Gero, Mozillak Firefox nabigatzailaren 43. bertsioa ofizialki kaleratu duela kontatu digu. Bukatzeko, Brasilen pasa den astean 48 ordu eman zituzten WhatsApp aplikazioa erabili ezinik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151224solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen