Aste honi dagokiona eta azalean “Hondakinen kudeaketa Bizkaian”. Erdiko Kaieran Biniloak eta Bildumazaleak ditugu, eta Termometroan beste bi artikulu: Frantziako eskualdeak,. eta Herri euskaldunak eta erabilera. Unai Brea erredaktoreak “Greziaren erretratu soziala 7 argazkitan”, eta “Charlie Hebdo eta Gerra handia” ere komentatu ditu, eta bukatzeko Larrun gehigarriak dakarrena aipatu dugu.
Aukera paregabeak Iosuk, Agurrek, Agusek eta Apok dakarzkigutenak.Ataun aldea bisitatzea eta bertan Jentibaratzarako ibilbide magikoa; sukalderako, negu sasoiko lapikokada merke, eroso eta funtzionala: txitxirioak zankarrarekin! Broken Brothers Iruñerriko taldekideak dira musika protagonistak; eta azkenik, sasoi hasi berrian gaudenez, sagardotegien mundura hurbildu gaituzte. Mieltxoren agenda ere bertan duzu entzungai, lagun! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150123zeingoularunbatigande.mp3 […]