“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]

Jakina da azken bolada honetan protestak ari direla gertatzen gobernu horien aurka. Interes politikoak alde batera utzita, AEBen papera esaterako, Luis Guridik herrialde horien ekonomiak aztertu ditu: lehengaietan oinarrituta, gaurko egoerak inflazio handia eukitzera eraman ditu. Luisen ustez, ekonomia bideratzeko ekonomiaren oinarriak dibertsifikatu egin beharko lituzkete. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen