Datorren larunbatean, hilak 16, Gpuzkoako Basherri kontsumo taldeek festa ospatuko dute Beasainen. Bertan azoka izateaz gain, Babarrun lehiaketa, bazkari herrikoia eta antzerkia egingo dituzte. Basherrin, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatibak elkartzen dira, Ainzira Oñederrak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solasaintziraoinaderra.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-01-12
Pasa den asteburuan Zornotzan bildu ziren Gure Esku Dago ekimenaren hainbat lagun, eta besteak beste, Bazkide kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Bazkide izateko bi bide dira: alde batetik, tokian tokiko egituren bidez, eta bestetik, internet bitartez. Anjel Oiarbidek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideaangeloinaederra.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Isabelek, kurtso hasierako hainbat ekitaldi aipatu ditu, datozen egunotan egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solasasteixabel.mp3 Deskargatu hemen
Katalunian bertan egon da Txente Rekondo eta hasteko lortutako akordioa aipatu du. Gero, akordioak zer esan nahi duen eta hurrengo urratsak kontatu dizkigu. Bukatzeko, epe ertainera auzia nola ikusten duen izan du hizpide Txentek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean manifestazio jendetsua egin zuten Baionan ere, eta bertan, bereziki Lorentxa Gimonen egoera azpimarratu zuten. Dakigunez Lorentxa kartzelan dago berriro, ospitaletik pasa ondoren. Horiez gain, Pantxoa Hirigarai kazetariak Michele Alliot-Marieren azken kasua, INSE institutuko azken datuak eta Hegaztien birusa Iparraldean aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
