Hizpidea magazinearen hasieran gonbidatu pare bat izaten dugu, baina gaur Iker Tubia baino ez da izan. Ikerrek bi gai hartu ditu hizpide: alde batetik Arnaldo Otegiri “jarritako” inhabilitazioa. Ematen du, Amaia Izko abokatuak ondo azaldu duenez, hateskundeetara aurkeztu ahal duela. Bestetik, Madrilgo Kongresuan gauzak aurrera doaz eta atzo euskal taldeak […]

Bertsogintzak ez du etenik, eta, Gipuzkoako txapelketa bukatuta, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2015eko abendu eta 2016ko urtarrila bitartean izandako bertso-jaialdiak aletu dituzte; bertso ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria irratiaren uhinetara. https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160120potto.mp3

Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente […]