2015eko urteari behin betiko agurra egite aldera, POTTOko lagunek (Axier Goñik, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) atzera begiratua eskaini diote iragan den urteari. Bertso aukeratuen zerrenda ekarri dute entzuleen buru-belarrien gozagarri, beraz, piztu irratia eta… ke biba el berso!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160127potto.mp3 Deskargatu hemen

Eguneko izenburuak irakurri eta bi gonbidatu izan ditugu gaur horiek sakontzeko, Eñaut Mitxelena eta Nekane Zinkunegi. Eñautek, Gasteizen gertatutakoari aipamen txiki bat egin ondoren, atzo Iruñeko Txantrean etxekaleratze bat gelditu zela izan du hizpide. Nekanek, aldiz, Danimarkak errefuxiatuen inguruan atera berri dituen legeak komentatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaenautetanekane.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandetik, hilaren 24tik, Baionak badu gaztetxea, Zizpa izenekoa. Unai Arkauzek mugimenduaren bilakaera egin du, nabarmenduz azken bolada honetan lortu dutela kontaktua Herriko Etxearekin. Otsailean hasiko dira programazioarekin, eta Unaik kontatu digunez haiek kudeatuko dute gaztetxe berria. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaunaiarkauz.mp3 Deskargatu hemen

Hor dago ideia: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean. Horretarako, zenbait elkarte desberdin bildu dira, eta data jarri dute lehen bilera egiteko, datorren larunbatean hilak 30. Hortik aurrera, urratsez urrats, 5 urteko epea hartu nahi dute sektore desberdinek elkartzeko, Iratxe Arriolak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen