Lurrak ikuskizuna aurkeztu digute Izaskun Agirresarobek eta Gaizka Chamizok, zirkoa eta akrobaziak antzerkiarekin nahasten dituen ikuskizuna ostiralean ikusi ahal izango baita Arriaga plazan. Hitzak ere badira bertan, baina Gaizkak azaldu digunez, “ez da garrantzitsuena esaten dena, kontatzen dena baino”. Horregatik kanpoan egin dituzten emanaldietan ere euskaraz ziren hitzak mantendu dituzte, […]

Rufino Arrolaren eskolako ikasle-kide eta Rufinoren bikotekide urte luzez, Isukitze aldetik dator Kepa eta aita Tomas Sitze-k sortutako musikari ugariko Arrizabalaga sendiko kidea dugu. Plazetatik jubilatuta ei dago eta Robertok lagunduta etorri zaigu Kepa Arrizabalaga, askotan trikiti bikotekide eta, izatekotan, semeorde modukoa, Robertok berak aitortu baitigu aita baten moduan portatu […]

Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]