Jabi Ortegaren bisita jaso dugu, erraldoiez mintzatzeko. Aste Nagusiaren ezaugarrietakoak ditugu erraldoien kalejirak, izan ere 40 erraldoi ibiltzen dira, Euskal Herriko bazter guztietatik etorrita. GPS bidez koka daitezkeen 3.0 erraldoiak dira. Bihotz Alaikoa ez eze, Deustuko Ondalan erraldoien konpartsako kide ere bada Jabi eta Euskal Herrian barna ibiltzen dira. Bilbokoen […]

Garikoitz Mendizabal txistulariak egin digu bisita, Bilboko txistularien udal bandako zuzendaria berau. Euskal Herriko instrumenturik zaharrena da txistua eta, agian horren ondorioz duen irudi estereotipatuagatik galdetuta “egunerokotasunaren ordaina” direla onartu du, baina azaldu digunez, txistuak ikerketan eta esperimentazioan ere badu lekurik, eremu sinfonikoan, jazzean eta beste. Kanpoan ibilia da Mendizabal, […]

Xabi Aburruzaga gurekin izan dugu. Gaur Aixe-berri konpartsaren txosnan joko du 19:00etan eta irailaren 4an, zeharo bestelako formatoan,  Getxo Folk jaialdian izango da, Keltik izeneko disko berria aurkezten. Zeltiar munduko doinuekin jantzi du bere musika, 40 gonbidaturen laguntzaz, izan ere, bere esanetan trikitixa eta zeltiar musika oso ondo uztartzen dira. […]