Niko Etxartek itxi du “astelehen buruzuriak” zikloa

Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten musikariei beste plaza bat eskaintzea izan da” pozik agertu dira zikloak izan duen harrerarekin. Atzokoan Euskaltzaindiko aretoa lepo bete zen Niko Etxart entzuteko, aurreko saioetan bezala solasaldiarekin abitu zen ekitaldia. Niko Etxart aitzindaria dugu euskal musikaren panoraman, bera izan baitzen rockanroll doinuak euskaraz landu zituen lehenengoa. Horretan jarraitzen du gaur egun Hapa hapa taldearekin,  Zuberoako kantu tradizionalek ere kantatu ditu, guzti horren laburpen ederra egin zuen atzokoan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Artxipielagoa' ikuskizunean musika, bertsoak eta kantua protagonista

ar. Aza 14 , 2017
Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, ‘Artxipielagoa’ ikuskizunean, igandean Arriaga antzokian eskainiko dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista biltzen ditu ikuskizunak. Kontzertuaren lehen zatian euskal kantutegi tradizionalari helduko diote eta bigarrenean, Mikel Laboaren eta […]

Honekin lotuak