Aste honetan, Bilbo Hiria Irratiaren 22. urteurrena ospatzen dugu Bilboko Albia plazan. Apple-ko azken aurkezpenak aztertuko ditugu, baita Movistar-enak ere, eta bukatzeko, Jabi Zabalarekin izango dugu elkarrizketa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean278.mp3 Deskargatu hemen.

Aidean sentitzen da, bezero moduan tokian sartu, bertako langileekin harremana egin, etxeko giroa usaindu, eta “gustura hemen”; edo “berriz hona, laster”; edo “lagunei gomendatzekoa, berehala!”. Esperientzia eta espazioa ondo diseinatu dute. Bihotza jarrita dago bertan, enpatia handia, tokian/zerbitzu prozesuan nahastuko diren langile, bezero, erabiltzaile eta abarrek zer beharrizan duten ondo […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]