Tarbeskalea saioaren hirugarren alean inspirazioa iturri Mafalda izan da. Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena “jarraitzaileentzako aldizkaria” litzateke. Fanzineak, izenak berak azaltzen duenez, gai baten bueltan bildutako jarraitzaileei zuzendutako argitalpenak dira. Gehienetan jarraitzaileek eurek egina ere. Gai hauek ia-ia genero bihurtu dira honezkero. Zuk […]

Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateaz egindako ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok Munduko Osasun Erakundeak aholkatutako kutsadura baino maila handiagoak jasan ditu, horrek osasunean, basoetan eta laboreetan dituen kalteekin.Txostenak dioenez, euri ugariek, klima-aldaketak eta erregai fosil gehiago erretzeak arazoa mantentzen dute. Josetxik ekarri dizkigu txostenaren xehetasunak. […]