MUSIBLA #69: Courtney Barnett, Beach House, Ainara LeGardon, Abereh, Ezra Furman, Insecure Men, Mursego

Courtney Barnett izango da entzungo dugun lehenengo artista. Australiatik dator eta bi disko baino kaleratu ez baditu ere, esan dezakegu ibilaldi lorios bat izan duela hainbat eta hainbat sari eta nominazio apaindu dutelarik. Bere azken diskotik Tell Me How You Really Feel izenekotik pare bat abesti ekarri dizkizuegu. “Dream pop” izenez bataiatu dute Beach House taldearen musika, eta egia da atmosfera eztiak eta testura leunak lortzen dituztela euren musikarekin, baina bestelako soinu lakarragoak egiten ere abilak dira. Horren adibiderako bi abesti ekarri ditugu. Ainara Legardonek Every Minute diskoa kaleratu zuen 2014an. Abesti sorta honetan kantu intimo eta xuxurlatuak eta soinu mingotsa duten abestiak tartekatzen ditu Legardonek. Erik Berganzak 2016-17 urteetan bere logelan grabatu zuen abesti bilduma bat Logela Sessions izenekoa eta Abereh izenez ezagutarazi zituen. Distortsiotik urrun, abesti akustiko eta samurrak biltzen ditu bilduma gomendagarri honetan. Ezra Furman idazle izateko jaioa zela ematen zuen baina musika mundua ezagutu zuenean bete-betean maitemindu zen mundu horrekin. The Harpoons taldearekin disko pare bat grabatu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion eta orain Transangelic Exodus izeneko disko biribilarekin heldu zaigu. Bukatzeko, Saul Adamczewski-ren Insecure Men proiektua eta Maite Arroitajauregik Mursego ezizenez kaleratu duen abesti ederrenetako bat.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Cornelius Brothers, John Fogerty, Bill Frisell, Don Flemons, The Fantastic Four #PedroEliasIgartua

ol. Eka 28 , 2019
Cornelius Brothers & Sister Rose neba-arrebak 70eko hamarkadaren hasieran Floridan sortu ziren, gospel mundutik rock eremura salto eginda. Guk gaur urrezko kantu legez aukeratu dugun abestia Too Late to Turn Back Now, iragan urtean Spike Leek BlacKkKlansman filmean erabili zuen eszenarik onenetako batean. Bide batez, Corneliusen beste bi kantu ere […]

Honekin lotuak