Abiatu da Euskarabentura Mauletik. Hilabete iraungo du eta Getxon amaituko da hilaren 31n. Bat egin dugu espedizioarekin eta Ane eta Josunek ekarri dizkigute lehenengo egunetako nondik norakoak. Zuberoa zeharkatu eta Nafarroa Beheran daude. Euskara zabaldu eta euskal kultura eta historia ezagutzea izango dute helburu bertan parte hartuko duten gazteek. Espedizioaren […]
Eguna: 2019-07-04
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Aurreko asteburuan Irisarrin ospatutako EHZ festibalaren inguruko erreportajea eraman dute azalera. Arnasgune biziberritua izan da aurtengo jaialdia, 1996tik ospatu izan da Euskal Herria Zuzenean festibala, urtez urte, 2014an lehen kolpea jaso zuten arte: ekaitz batek jaialdia […]
Berriz ere matematikaz jardungo dugu Zientzialari saioan. Zientzia zehatza dugu matematika, baina zenbaitetan ezinezkoa gertatzen zaigu problema baten emaitza zehatza lortzea. Horrelakoetan bestelako baliabide matematikoak behar dira, egiazko emaitzatik ahalik eta hurbilen ibiltzeko. Hori egiteko aukera ematen digun eragiketa multzoari zenbakizko metodoa deritza, eta gaurkoan Elisabete Alberdi matematikariak adieraziko digu […]
