Saio honetan Kirol Eskirol programan egin dugun agerpena komentatuko dugu, hasteko. Geroago, Europar Batasunaren planak birpasatuko ditugu, baita Telefonicaren kobrearen salmentak eta Gobernuaren Batzorde Nazionalen aktibitateak ere. Bukatzeko, TituLOL! Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean328.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-01-31
Hegazkin taldeak irekiko du gaurko saioa. Euren soinu sintetikoek 80 urteko oihartzuna badute, baina gaurkotuak, dotorezia handiz. Haize Beltzak du izena euren azken grabazioa. Bertatik bi abesti. Telmo Trenor DJak Z8rtziko izeneko diskoa kaleratu berri du. Testura musikalak, giro sonoroak, egoera animikoak. Disfrutatzeko. Jon Maia hurrengoa. Urte hauetan guztietan musikari […]
2022ko uztailaren 2an, euskal eta katalan herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi- lerro bat osatuko dute Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute. Pirinioetako Bidea Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean […]
Jon González Ullibarri eta Ainhoa Narvaezen lana izango da 2022ko otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko diren Bilboko Aratusteak iragarriko dituen kartela. Beraiena sei finalisten artean nagusitu da, herritarrek emandako botoei esker ( % 75eko pisua izan dute azken erabakian) eta Epaimahaiaren irizpideari esker (gainerako % 25a). Egileek 2.000 euro jasoko […]
