Loretta Lynnek (1932-2022) birdefinitu zuen andreen lekua country musikan eta iragan urriaren 4an zendu zen, Nashvilleko bere etxean lotan zegoela, 90 urterekin. Kentuckyko ikatz meatzari baten alaba zen, 1980ko Coal Miner’s Daughter biopik filmaren izenburuak dioen moduan. Lorettak ehunka grabaketa egin zituen eta oraindik 2021ean bilduma eder bat kaleratu zuen, […]
Urtea: 2022
Gaur egun Olentzero prestsonaia maitagarria da baina jentilen garaian ez zen oso maitatua. Jentilak desagertu zirenean bera ez zen haiekin joan lokartu zelako. Hau desastrea! Entzun gaurko irratisaioa olentzeroren benetazko istorioa ezagutzeko!. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221214_gaurezdagoeskolarik_gabonak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen inguruan mintzatu gara, izan ere askotan entzun izan dugu euskara munduko “hizkuntza zailenetako” bat dela. Topikoa dela argi dugu, izan ere hamaika adibide ditugu mito hori ezeztatzen dutenak. Horietako batzuk gezurtatu ditugu gure mikrofonoetan, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek euren ikasketa prozesua nolakoa izan den […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu, gai nagusia Bertsolari txapelketa izan da. Estitxu Eizagirreren kronika Dani Blancoren argazki ederrekin ostu dute , eta bi elkarrizketa, bata Alaia Martineri eta bestea Maialen Lujanbiori. Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen ingurukoak ere komentatu ditugu, izan ere pandemiak eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko, hainbat hedabide […]
Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera. San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]
Café bar Bilbaok eta tartean teatroak 20.antzerki laburreko sariak antolatu ditu. Mikel Martinez aktoreak ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Abenduaren 31ean bukatuko da gidoiak aurkezteko epea. Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errazekoak. Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru […]
7 Katu gaztetxeko kideak izan ditugu gurean. Solokoetxeko eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi dira, kexu daude, izan ere ez dute beharrezkoa ikusten, bat egiten dute gainera Solokoetxeko bizilagunekin. Uda aurrerik Bilboko udalak publiko egin zuen Solokoetxeko eskaileretan igogailua berriaren proiektuak 1.875.751,93€-ko aurrekontua duela. Abisurik gabe obrak hasi dira eta […]
Hiru urte dira San Tomas jaia behar bezala ez dugula ospatu Bilbon, eta aurten bai, bueltan izango dira urteroko postuak, ortuariak, txakolina, sagardoa eta taloak. San Tomas azoka bueltan eta buelta aldaketekin etorri da, San Tomas azoka handiena da Bilbon, Gabonen atarian seguru ez dela jenderik faltako kaleetan. Bihar Saio […]
12 urteren ostean lan berria argitaratu berri du Meatzaldeko taldeak. Bonberenearen urteurrenaren harira kantua egitera animatu eta azkenean bost kantutako lana grabatu dute. Gontzal eta Ibon taldekideak batu zaizkigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bonbereneari esker elkartu dira berriro. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko. […]
Igandean jokatu zen final handia, bertatik bertara jarraitzeko plazera izan genuen Bilbo Hiria irratian. Erlantz Ibargurengoitia eta Ane Zabala aritu ziren bertsolarien lanak aletzen. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 13.300 ikuslek gogoz berotu dute aretoa goizean goizetik, eta bertsolarien lana […]
