1976ko Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte betetzen ditu gaur, eta oroimena eta borrokan jarraitzeko konpromisoari eskaini diogu gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioa. Jarraipen zabala egin dute Hordagok eta Argiak, bost hildako eta ehunka zaurituen ohiko oroigarrietatik haratago joateko. Azken horiek eta haien familiak gogoratzea ezinbestekoa dugu eta, aldi berean, ez da […]
Urtea: 2026
1976ko martxoaren 3an Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia izan zen. Gasteizen greba orokor batean Espainiako Polizia Armatuak egindako sarraskia izan zen. Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irten ahala, bi mila tiro baino gehiago […]
Sarean Zehar programaren atal berri honetan, proiektu pertsonalei eta ikasketei aplikatutako adimen artifizialaren potentziala eta mugak aztertzen ditugu. NotebookLM eta Gemini bezalako ereduak (Nano Banana irudi-sortzailearekin) erabiliz gure esperientzia aztertzen dugu, euskaraz ikastea errazteko, eta gure hizkuntzan ahotsa sintesitzearen erronkak komentatzen ditugu. Halaber, baliabide mugatuak dituzten VPS zerbitzarietan lengoaia lokaleko […]
Euskal Herriko txoko ezberdinak literaturaren bidez josten dituen egitasmo baten fruitu da Hamaika irakurtzeko jaioak ipuin-bilduma. Udalbiltza-k sustatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioan, hamabi idazlek hiru asteko egonaldi bana egin dute euren bizilekua ez den herri batean, eta esperientzia horretatik sortu dira hamaika istorio. Horietako bat da Maitane Nerekanek Amasa-Villabonan […]
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen New Yorkeko Brooklyn auzoan Lewis Allan Reed (Lou Reed) estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen 1964an, John Calerekin batera, baina taldea utzi zuen 1969an, eta bakarlari gisa aurkeztu zuen 1972an Lou Reed diskoa. Urte berean, David Bowiek ekoitzitako […]
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260227_agenda_mikelen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Animaliek jaietan duten presentzia astindu dugu gaurkoan. Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez plataformako kide den Ruben Belandia elkarrizketatu dugu eta bi astoren ibilerak ezagutu: Platero astoa, Plentziako Isuskitza auzoan; Eo astoa, Cannes jaialdia konkistatu zuena (azken hori Ane Zabalaren ahotan, fikzioaren lurraldetakoa) Kazetari naiztarrak ere bisitan izan ditugu: Ion Garate […]
Urteroko zita du bertsoak Algara konpartsan, eta 2025eko abuztuaren 19an, asteartearekin, bertso-eguna izan genuen ardatz. Bertso-egunaren baitan, hainbat ekimen eta, besteren artean, Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen VI. sariketa. Saririk gabeko sariketa Kantuan izan ziren Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Etcheverry eta Egiar Otegi; gai-jartzaile lanetan, berriz, Kelmene Abiatua. Eguneko […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko argazkia ekarri dute. Aldizkariaren barruan, hiru pieza daude martxoaren 3ari buruz, eta hiruren gaineko errepaso labur bat egin dugu. Lehenengoan, Jon Martinezek martxoaren 3aren aurreko greban jarri du arreta, bereziki emakumeak gehiengo ziren lantegietan. Areitio fabrikaren kasua […]
Mundu mailan gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguruan iritsiko da 2026ko Martxoaren 8a. Horren aurrean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak adierazi du arrazoiak soberan dituela beste behin ere kalera ateratzeko, eta nabarmendu du indarkeria eta zapalkuntzak herri eta auzoetan ere errealitate direla.Mugimenduak gogora ekarri du duela astebete Sarrigurenen gizon […]
