Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik […]

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, […]

Goroldiok lore batzuk oparitu dizkie Kiskur eta Txipiri. Ilusio itzela egin die. Sorpresa zoragarri honen ostean, ideia polit bat okurritu zaie gure iratxoei: mezu maitagarri batzuk ezkutatzea pertsonak topatzean pozik eta maitatuak sentitzeko. Animatzen zarete erronka honetan parte hartzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260530_gaurezdagoeskolarik_mezu_politak.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260528_agenda_argiaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Joan den astean Augie Meyers soinu jotzaile texastarrari buruzko Soinugela oso bat egin genuen. Aste honetan, bada, hil berri diren beste musikari batzuk ekarri ditugu gogora. Country Joe McDonald martxoaren 7an zendu zen Kalifornian, 84 urte zituela. The Fish (The Fuck) taldearekin arrakastatsua bihurtu zen McDonald, rock psikodelikoa eginez. Willie […]

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika […]

Programa honetan gaurkotasun teknologikoko hainbat gai aztertuko ditugu, SMS eta WhatsApp bidezko iruzurren gorakadari buruzko ohartarazpen batekin hasita. Bertan, gaizkileek telefonoa hautsita duten seme-alabatzat hartzen dituzte, premiazko dirua eskatzeko. Jarraian, gertakariaren bloke nagusia Adimen Artifiziala (Gemini, esaterako) bakardadea pairatzen duten pertsonentzako lagun-tresna gisa nola erabiltzen den sakon eztabaidatzeari ekingo diogu, […]