Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeetako bat Skabidean izango da. Seigarren lana, Herri kuttuna, aurkeztu berri dute, eta taldearen ibilbidean mugarri izan den diskoa dela diote: lehen aldiz disko kontzeptual baten alde egin dute, reggae, rocksteady eta calypso doinuak euskal musikaren sustraiekin uztartuz. Disko berriaren harreraz, taldearen bilakaeraz eta Bilbon eskainiko duten kontzertu bereziaz hitz egingo dugu gaur Antoniorekin.
Marijaiaren etorreraren bezperan, mugimendu feministak Aste Nagusiari begira duen jarrera eta aldarrikapenak plazaratu ditu Bilbon. Jaiak gozatzeko eta ospatzeko prest agertu dira, baina, aldi berean, kezka eta ardura ere nabarmendu dituzte, eraso matxista, LGTBIQ+fobiko eta arrazisten aurrean. Mugimendu feministaren arabera, emakumeek eta disidentziek jaietako espazio guztietan parte hartzen dute, antolatzaile, […]