Musikaren doinuan gorputzaren mugimenduen bidez komunikatzearen grazia! Dantzaren mundua erpin askotatik aztertu dugu eta hiruko santua ekarri zentralidadera: Oier Araolaza Juan Carlos Etxegoien “Xamar” Askoa Etxebarrieta “La Pulga” Era berean, kolaboratzaile sarea astindu dugu eta ale ederrak ekarri: “Antsonekoa” urduliztar indartsuaren jazoerak ekarri dizkigu Joseba Santxok, EH kirola elkartearen eskutik […]

Musika Bizian, estaturik gabeko musiken jaialdia egingo dute Galdakaon , Andra Mari Eusko Dantzari taldeak sortu zuen jaialdia, 2014an, eta bederatzigarren aldia izango du. Aurten Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Galdakaon. Iturrondo plazan izango dira kontzertuak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231027_xabi_musika_bizian.mp3 Deskargatu hemen.