Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera […]

Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz aritu  gara Oier Gorasabel fisioterapeutarekin. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxik erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jende  gehienarentzat, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu. […]

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]