Neguko bainu osasungarriak, Hidroterapia

Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera gorputz osoan lortzen ikasten badugu, gaixotasunei aurre egiteko erreminta indartsu baten jabe izango gara. Lehenik eta behin, jakin ezazue ezin dugula hotzak dagoen pertsona bat bainu hotzean sartu; aldez aurretik gorputza berotu beharra dago. Adibide ona saunan dugu: gela bero horretatik irtetean, ez zaigu batere zaila egiten dutxa hotz azpian sartzean. Kontrara: dutxa hotza atsegina da saunatik irtetean. Hondartzan bainu hotza hartzera bagoaz ere, gorputza ahal denik eta gehien berotzea lagungarri izango zaigu: jantzi lodiekin ibilaldi bizkor bat eginda, kirola egin eta segituan… gorputza zenbat eta beroago, hainbat errazago (eta atseginago) izango zaigu ur hotzeko aplikazioa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Apirilaren 14 abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberri fasean

ar. Mar 20 , 2018
Gaur aurkeztu da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea; 78 bertsolari ariko dira kantuan lehenengo fase honetan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea apirilaren 14an hasiko da Bilbon, eta maiatzaren 26an amaituko da. Guztira 13 saio egingo dira lehenengo fase honetan, Bizkaiko 11 herritan. Bi herritan goizez eta arratsaldez jokatuko dira […]

Honekin lotuak