Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat, balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoan dabiltzan pertsonaiak. Honako testuak entzungo ditugu “Joantxo Hartza” ipuina, “Orein bilakatu neska” balada eta Bernardo Atxagak idatzitako “Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean […]

Ahozko tradiziotik liburuetarako jauzia aspaldidanik emana zuten inguruko hizkuntza erromanikoek eta ahozkoa mantentzen baziren ere, literatur sormen bide idatzietara zuzendu zen nagusiki. Gaurko atalean Jose Migel Barandiaranen eskutik XX mendearen hasierara salto egin dugu ahozko literatura aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Ahozko%20kultura_%20Joxe%20Miel%20Barandiaran.mp3 Deskargatu hemen.