Aire Ahizpek kantaldia eskaini dute gaur Algara Konpartsaren txosnan, Iparralde egunean. Hirugarren urtez etorri dira Bilboko Aste Nagusira eta, agertokira igo aurretik, gure mikrofonoetan izan dira Miren, Amaia eta Paxkalin Aire, ohi bezala alboan Sebastien Desgrans akordeoi jotzailea dutela. 2014an Aire ahizpek ‘Bidexka’ lehen diskoa argitaratu zuten, diskoari esker hegoaldean […]

Larunbatean eta birritan: hasteko hitzaldi musikatua emango dute 13:00etan; gero, 14:30ean, kantu-bazkaria eta postreetan kantuan Amaia, Miren eta Paxkalin ahizpak, Sebastien Desgransek soinuaz lagunduta. Bertan, Urepeleko hirukoteak “Bidexka” diskoa aurkeztuko du. Diskoaz hitz egin dugu Paxkalin Airerekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solaspaxkalinaireaizpak.mp3 Deskargatu hemen

Atzo arratsaldean aukera izan genuen Kubako eta Euskal Herriko kantaerak alderatzeko, emakumezko eta ahots-armoniak erabiltzen kantatzen duten bi talde buruz buru ikusita. Aire ahizpak Durangoko Kupela tabernan izan ziren kantu-bazkarian, Durangoko azokan euren Bidexka diskoa aurkeztu ostean. Bazkalostean hara non agertu ziren karibeko euren ahizpa kubatarrak, Danielis eta Danieuris, Las […]