Aire Ahizpek kantaldia eskaini dute gaur Algara Konpartsaren txosnan, Iparralde egunean. Hirugarren urtez etorri dira Bilboko Aste Nagusira eta, agertokira igo aurretik, gure mikrofonoetan izan dira Miren, Amaia eta Paxkalin Aire, ohi bezala alboan Sebastien Desgrans akordeoi jotzailea dutela. 2014an Aire ahizpek ‘Bidexka’ lehen diskoa argitaratu zuten, diskoari esker hegoaldean ezagunagoak egin dira eta Bizkaian zein Gipuzkoan kantaldi gehiago egin dituzte.
Deskargatu hemen.