Azaroko Aizu aldizkariaren berri eman digu, Eñautek. Azaleko elkarrizketatik abiatu dugu tartea; Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria elkarrizketatu dute. Egunkariak dituen erronka eta helburuen ingurua berba egin du. Korrika izan dugu mintzagai eta bukatzeko Altxatu Burua ekimena ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231117_aizu.mp3 Deskargatu hemen.
Aizu
Apirileko zenbakiaren errepasua egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrziketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Apirilean Telmo Irureta aktoreari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu besteak beste. Irabazi berri du aktore berri onenaren Goya saria. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230417_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.
Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230313_enaut_mitxelena_aizu.mp3 Deskargatu hemen.
Aizu aldizkariarekin bat egin dugu hileko kronika ekarri digu Eñaut Mitxelenak. Otsaileko zenbakian Irati pelikulako zuzendariari eginiko elkarrizketa ekarri dute azalera. Paul Urkijorekin izandako solasaldia Irati pelikularen nondik norakoak batu dituzte. Wikilari euskaldunekin hainbat datu aztertu dituzte eta azkenik Arabako mendialdean sortutako Mendialdea Radio aurkeztu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230216_Aizu.mp3 Deskargatu hemen.
Ekainari dagokion zenbakia kalean du Aizu aldizkariak eta bertan Gontzal Mendibil kantariari egin diote elkarrizketa nagusia, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak kontatu digunez. “Arin-arin” atalean Ane Zabala dugu, eta “Turisten artean” erreportajea ere agertzen da. Baina Mitxelenak gehiago komentatu du: Araban, Amurrioko Acha destilategia; Gipuzkoan, Antonioren borda Zelatunen; eta Panaman, kuna herria. […]
Martxoari dagokiona eta azalean Itziar Aizpuru aktorea. Arin-arin atalean Agin Laburu elkarrizketatu dute, eta Erreportajeetan Lehen Mundu Gerra Iparraldean, Piztiak taldea, edo Hizkuntz eskubideak artikuluak ditugu. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak gaur zortzi Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko dela gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
