Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea.
Suitzako Davos herrian urtero bildu ohi dira aspaldion, Munduko Ekonomia Foroa izeneko bilkuran, azken urteotako globalizazioaren eta neoliberalismoaren sustatzaile eta onuradun kapitalistak. Globalizazioaren “azelerazio handiaren” aroa dei genezake azken 30 urteotakoa, erregai fosilen kontsumoaren igoera etengabean oinarritua, Internetek ekarri duen globalizazio kulturalean izan du bere emaitzarik behinena, eta plataforma kapitalismoak […]