Udak utzitako datuak esanguratsuak dira turismoaren alorrean: aurten Bilboko hotelen okupazioa %80-%90 artean egon da. Datuak ikusita urteko aurreikuspenak beteko direla esan dezakegu, %70eko okupazioa espero baita 2019an. Pasa den urtearekin konparatuz ikus daiteke okupazioa %2an igo dela uztailean eta %3,8an abuztuan. Puntu gorena jo dute Bilboko hotelariek marka guztiak […]

Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da,azken hilabeteetan La Bolsan bilera irekiak egin dituzte, alde zaharreko jaiak eraikitzeko proposamenak konpartituz, Atzo zian zuten bilera eta Maiatzaren 2an beste deialdia egingo dute. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon […]

BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa ospatuko da asteburuan, abenduaren 14tik 16ra Calzados La Palma zapata-denda zaharrean. Beraien lanak saltzeaz gain, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak ere antolatu dituzte.  Kolonbia, Herbehereak, Katalunia, Madril eta bertoko gonbidatuak izango dituzte hitzaldi eta lantegiak emateko. Hori azaldu digu Olaia bertako kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181212_BALA.mp3 Deskargatu […]

Bilboko Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformako kideak deituta, manifestazioa egin zuten atzo. Zazpikaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Ozen adierazi zuten “Alde Zaharra ez dagoela salgai”. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180201_SaosAldeZahrarra.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean Auzoz auzo ekimenaren baita Zazpi kaleetatik bi ordutako zuzenok saioa egin genuen. Auzo berezia da Alde Zaharra, beste auzoetako pertsonen topa leku ere, hortaz gain alde zaharrak azken urteetan eraldaketa handiak bizi izan ditu, Guzti horien berri eman ziguten bertako bizilagunak. Zazpi katu gaztetxeko lagunak batu ziren saioaren lehen […]