AUZOZ AUZO: Zazpi Kaleetatik eginiko saioa entzungai

Larunbatean Auzoz auzo ekimenaren baita Zazpi kaleetatik bi ordutako zuzenok saioa egin genuen. Auzo berezia da Alde Zaharra, beste auzoetako pertsonen topa leku ere, hortaz gain alde zaharrak azken urteetan eraldaketa handiak bizi izan ditu, Guzti horien berri eman ziguten bertako bizilagunak. Zazpi katu gaztetxeko lagunak batu ziren saioaren lehen minutuetan.  11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta ibili da azken astean. ‘Hamaika urte eta hau ez da amai(ka)tu’ lelopean aste beteko ekintzak antolatu dituzte auzoan. Irati izan zen gurean.

Zirika herri gunea ezagutzeko aukera izan genuen Albarekin batera. Zirika! Herri gunea jendarte eraldaketa eta sormen politikorako gune bat da, erabilera anitzeko lokal autogestionatua. Erronda kalean kokatuta dago, Zirika! beren kritikotasun, hausnarketa eta ekimenez, hamaika modutan, bestelako eredu sozial bat eraikitzen dabiltzan herri mugimendu eta banako guztiei zuzendua dago.

Sortu berri den Sos Alde Zaharra plataformako Iñaki batu zaigu saiora. Plataformako kezka nagusia Alde Zaharrean pairatzen ari garen Turistifikazio prozesu arina da. Turistifikazio deritzogu auzoa turismoaren mesedetara jarri eta espazio zurrun bihurtzen duen prozesuari.  Hainbat dira prozesu honen garapenaren adierazleak, nabarmenetakoak, etxebizitzaren prezioak, eremu publikoaren pribatizazioa eta merkataritza txikiaren desagertzea, guzti horien ingurua mintzatu gara gainera Urtarrilaren 31an egingo duten manifestazioaren berri eman digu.

Andeka Larrea antropologo eta filosofoa gonbidatu dugu.   2007an, Bilbao y su doble (Bilbo eta beraren doblea) idatzi zuen, Garikoitz Gamarrarekin batera. Bizkaiko hiriburuaren azken hamarkadetako eraldaketa ikuspuntu kritikoz aztertu zuten orduko hartan.Azken hamarkadetan Bilboko izandako eraldaketaz mintzatu gara eta horrek auzoetara ekarri duenaz. Bilboa Metropoli 30, Bilbao Ria 2000, “Guggenheim efektua”, hirigintza eredua, turistifikazio eta gentrifikazio prozesuak… Hainbat alderdi ditu hiriaren bilakaerak.

2008 eta 2015 artean 79 komertzio txiki  itxi egin behar izan dute. Eta gauza jakina da multinazionalek prozesu hori azkartzeko eta presionatzeko duten gaitasuna.Merkatarien kezkak ere jaso ditugu saioan, Manolita Bengoetxea izan dugu gurekin. Denda duela 25 urte zabaldu zuen Loteria kalean, eta, krisiak krisi, eutsi egiten dio. Arretak markatzen du diferentzia Gili-Gilin.

Desagerrarazi egingo zela zabalduz abiarazi zuen urtea Biba Bilboko herri kultur proiektuak. Desagertu birsortzeko, bira eman diote. Erronda kaleko kulturguneko lagunak ere parte hartu dute gaurko saioan. Hasierako asmoei eutsi eta desagertzetik urrun, egoerari bira eman eta bizi baino biziago dago egun proiektua.

Arkeologi Museoa bisitatu dugu, Mallonako galtzadetan kokatuta 2009an zabaldu zituen ateak. Etor Telleria arkeologoa izan da gurean.. Museoko erakusketa iraunkorrak du 100.000 urte baino gehiago Bizkaian  bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen du.

https://bilbohiria.com/docs2/2018/auzozauzo/180127_Auzoz Auzo_ArkeologiaMuseoa.mp3

Saio osoa :

https://bilbohiria.com/docs2/2018/auzozauzo/180127_Auzoz Auzo_Zazpi_Kaleak.mp3

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Zer da sexologia?

al. Urt 29 , 2018
Bilbo hiria irratian sexologiari ate bat irekitzeko asmoa dugu, plazera zure eskuetan irrati tartean. Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe izango dira gure bide lagun. Sexudunak gara norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu. […]

Honekin lotuak