Alde zaharreko bizilagunak kezkatuta azaldu dira beren auzoan pairatzen ari diren turistifikazio prozesua dela eta. Auzoa auzotarrena izan beharrean, turistena bihurtzen ari dela salatu dute gaur goizean egin duten agerraldian. Egoera honi aurre egiteko plataforma berri bat sortu dute SOS Alde Zaharra eta Bihotzean auzo elkarteak. Turistifikazio prozesua hau hiru arlotan nabaritzen dute gehienbat bertako bizilagunek; etxebizitzan, eremu publikoaren pribatizazioan eta merkataritza txikian.
Deskargatu hemen.