Jai aurreko azken saiorako gizarteak alkoholarekin duen harremana aztertu dugu. Aisialdirako tartea hartzen dugunean oso ohikoa da taberna bueltan geratzea lagunekin, izan ere, alkohola edatea oso barneratua dugu gure kulturan. Hain dago errotua ezen zaila egiten zaigula alkoholik gabeko jai edo ospakizunik imajinatzea. Oso gaztetatik hasten gara edari alkoholdunak edaten. […]

Aurten ere  alkoholaren kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Euren helburu nagusia Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objetiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, aurreko urteetan bezala, alkohola hartzearen faseak azaltzen dituen gida txiki bat eskainiko dute. Gida […]