Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia bigarren zatia duzue entzungai. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra.
Pilt taldea Rafa Rueda, ahotsa eta gitarra, David González, baxua, Aitor Abio, teklatuak eta Xanpe, bateria. Bueltan da taldea, aurreko urtean kantu pare bat aurreratu ondoren, 2024ko abenduan sei kantuz osatutako Balak Airean lana argitaratu dute. 1995ean argitaratu zuten lehenengo lana eta azken diskoa duela 20 urte atera zuten. Alabaina, […]