Morau kantariaren bakarkako azken diskoa ekarri digu Rafa Ruedak. “Egunsentiak alperrentzat” izenpean bildu ditu kantu berriak. Orain arteko lanik pertsonalena dugu. Bakarka eginiko disko hau oso intismita dela azaldu digu, eta zaintzaren gaiak garrantzi berezia hartzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180302_RafaRueda_Morau.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo […]