Aste honetan jakin dugu Bruselak, monopolioa sustatzea egotzita, salaketa jarri diola Googleri. Europar Batasunaren aburuz, smartphoneak egiten dituzten enpresekin gehiegikeriak egin ditu Googlek, bere Android sistema instalatu ahal izateko bere hainbat programa instalatzera derrigortuta. Kaliforniako enpresa nonahiko eta orojakileak telefonoen bidez egiten duen gure datuen eta ibileren prozesamenduaz jardun du […]