HIZPIDEA: Europaren salaketa eta Googleren jarrera maltzurrak

Aste honetan jakin dugu Bruselak, monopolioa sustatzea egotzita, salaketa jarri diola Googleri. Europar Batasunaren aburuz, smartphoneak egiten dituzten enpresekin gehiegikeriak egin ditu Googlek, bere Android sistema instalatu ahal izateko bere hainbat programa instalatzera derrigortuta. Kaliforniako enpresa nonahiko eta orojakileak telefonoen bidez egiten duen gure datuen eta ibileren prozesamenduaz jardun du Jabi Zabala lankideak, eta informazioaren korporazio transnazional handien rola aztertu du, afera korporazioen eta gobernuen arteko harremanen arloan kokatuta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZE EINGOU ASTEBURUAN: Uliako labarretan ibili eta enpanada galegoa jan

ol. Api 22 , 2016
Asteburu honetan Uliako itsaslabarretaraino joango gara ibilbidea egitera eta, gero, San Pedrora jaitsi eta bertako ostatu galiziar batean bazkaldu ostean, Albaola itsas faktoria bisitatu dezakegu. Horrez gain, betiko lez, errezeta (Kafe Antzokiko Urko Elgezabalen eskutik Oierren amamaren enpanada egiten ikasiko dugu), liburua (Ane Jaka eta Patxi Gallegoren Marimutila naiz), diskoa […]

Honekin lotuak