Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Alderdi asko batu eta Maroto gaurko alkateari alkatetza kentzeko eskatu dute. Eskaera horrekin bat egin dute Jose Angel Cuerdak, Blanca Urgellek eta Joseba Azkarragak, besteak beste. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko herri harresia desegitean Ertzantzak egindako eraso sexistak edo LOMCEren aurkako plantoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, betiko moduan, agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasasiergarcia.mp3 […]

Arabako kronikaren abiapuntua astelehenean gertatutakoaren inguruan jarri du Asier Garcia kazetariak, “salbuespen politikak” amaitzeko eskatu eta Ertzantzaren jarrera bortitza salatu baitute prentsaurrekoan. Horrez gain, Garciak hauteskunde kanpaina Araban, Errioxako ardoaren gatazka, EAJ eta fracking-a, eta Agenda komentatu ditu.   https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen