Gasteizko PPren eta EAJren arteko bileraren ostean ate guztiak irekita utzi ditu EAJk, Maroto udal gobernutik kentzearen aldeko jarrera hartzea edo beroni babesa ematea barne, Asier Garcia BERRIAko kazetariak komentatu digunez. Horrez gain, beste bi gai aitatu ditu: oposizioa plaza bati Adolfo Suarez izena jartzearen kontra agertu dela eta Gasteizko Herri Harresian esku hartutakoek 42 salaketa jarri dituztela esan digu. Bukatzeko, betiko moduan, datozen egunotarako agenda aurreratu digu Asierrek.
Honekin lotuak
-
2015/10/26
Eremuz Kanpo 4×03: “Gasolinari”
-
2014/02/12
IBAIZABAL: Arabako Kronika