Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu.
Ekaina idorra etorri zaigu antzerki eta dantza munduan, Agus Perezek esan digunez. Dena den, asteburu honetan “Hoy última función” antzezlana izango da Arriagan. Larunbatean, aldiz, “Gau zuria” ospatuko dute Bilbon, eta bertan, besteak beste, Kukai, Hortzmuga eta Nuria Espert izango dira. Eta datorren asteko asteburuan, “Lekuz leku” dantza jaialdia izango […]