Euskalgunea Hau pittu hau, Txori Barrote eta Eguzkizale konpartsa osatzen dute. Urtero egitarau oparoa antolatzen dute Aste Nagusian. Gaurkoa Izaskunek eman digu horren berri. Egunean zehar umeentzako tailerra eta aurtengo berrikuntza eguerdiko Bermut bereziak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170821euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Altxaporrue konpartsako Urko batu zaigu gaurko saiora. Euskara eta jai herrikoiak eta euskal kultura bultzatzen duen duen konpartsa dugu. Horretarako dauden esparruak indartu, noizbait egondakoak berreskuratu eta berriak sortuko dituelarik. Berreskuratzeko ahaleginetan badira urte batzuk mastapunta ekarri zutela Aste Nagusira. Gainera Euskal kultura eta ohituretan oinarrituta dauden ekimenak antolatzen dituzte […]

Gaurko saioan Kaskagorri konpartsako Mikelen izan da. Aurtego egitarauren berri emateaz gain, konpartsaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Gazte konpartsa indartuta dago eta hainbat konpartsakide dabiltza lanean. Gaurkoan esaterako Kaskaeguna izan dute, egunez ere gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bestetik txosnaren muntaketaz eta aurten aurtutako gaiaz mintzatu da. Munduko Gernikarik handiena […]

Arriagako plaza jendez lepo izan zen larunbatean, kolorez busti zuten bilbotarrek. Lehenengo konpartsek jaitsiera egin zuten zazpi kaleetako kale estuetatik. Giro paregabea izan zen. Konpartsen koloreak nagusi eta musika eta dantza. Hona hemen bertan jasotako une batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_konpartseroak.mp3 Deskargatu hemen.

Elkartasuna eta jaiak aldarrikatuz abiatu da aurtengo Aste Nagusia. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Nati Ovelleirok errefuxiatuei zein etorkinei eskaini die pregoiaren zati handi bat. Larunbatean arratsaldeko zazpietan Arriagako balkoitik honako hau irakurri zuen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_pregoia.mp3 Deskargatu hemen. Pregoia eta txupina jaurti aurretik urduri eta gogotsu agertu ziren, hona hemen kontatu zigutena. […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik Ostiralera  12:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Arriagako zubitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira. Nati Ovelleiro (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña) dira aurtengo […]

Bilboko konpartsakideek agerraldia egin dute gaur erosoen aurrean irmo jokatu behar dela gogoratzeko eta  Gidoiarekin behingoz apurtu eta erasoekin bukatzeko jarrera aldaketa eskatzeko. Pertsona bakoitzak izan dezakeen eragina azpimarratu eta Aste Nagusi parekide eta feminista baten alde egiten ez duten jarrera eta jokabide oro identifikatu eta salatu behar dela gogorarazi […]

Aste Nagusirako lehiaketa gastronomikoan eskaintza berri bat dakar: astelehenarekin  Gastronomia-lehiaketa, egun bat irabaziko du eta “ortuko produktuekin soilik” egindako platera izango da Gastronomikoari hasiera emango diona. : “Patatak saltsa berdean” prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan, Sukaldaritza Txapelketari hasiera emanez. Garai bateko “Amparo” jatetxea ekarri dute oroimenera, haien errezeta “bilbotar […]

Bederatzi egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasiera emateko eta gaur goizean lehenengo eguneko protagonistak prentsa aurrean  agertu dira. Txupinera, Ane Ortiz Ballesteros Askapeña konpartsako kidea eta Nati Ovelleiro Sacrista aurtengo pregoilaria, Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren izenean. Haiek izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, hurrenez hurren.  Bi […]