Aste Nagusirako lehiaketa gastronomikoan eskaintza berri bat dakar: astelehenarekin Gastronomia-lehiaketa, egun bat irabaziko du eta “ortuko produktuekin soilik” egindako platera izango da Gastronomikoari hasiera emango diona. : “Patatak saltsa berdean” prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan, Sukaldaritza Txapelketari hasiera emanez. Garai bateko “Amparo” jatetxea ekarri dute oroimenera, haien errezeta “bilbotar petoa” iradokiz; hala, ortuko barazkiekin soilik egindako txapelketan parte hartzeko gonbita egin dute. Gainera egun horretarako epaimahaikide bereziak izango dira. : Ana Beltrán Muñoz (Sukaldikas elikadura eta sukaldaritza eskola, Bilbo), Alexandra Toca Martínez (Karuna Coaching Nutricional, Basauri), Sandra Mateo Suárez (Bohemian Lane goxotegia-kafetegia, Bilbo), Unax Erkoreka Lakunza (Guretxoko Bloga), Julio Flor (Idazlea), Francisco Vásquez Neira (Anima Naturalis, animalien defentsarako erakundea, Bartzelona) eta Unai Fernández (Black Salad jatetxea, Gasteiz. Guzti honen berri eman digu Ziortzak Bilboko konpartsetako kideak. Dagoeneko hasita daude jai-eremua osatzen duten 29 txosnak muntatzen. Eta, azaldu dutenaren arabera, 150 tona mekanotubo, 1.200 metro koadro lona, egurrezko 1.500 panel baino gehiago, 1.100 inguru litro margo, eta, batez ere, urte osoko lanaz gaindiko 29 konpartsetako 400 pertsonatik gorako ia hamar eguneko milaka lanordu boluntario dira Aste Nagusi benetan nagusi bat egiteko errezetaren osagai agerikoenak.
Deskargatu hemen.