Urtero moduan, Konpartsen arteko solasaldia egin dugu eta gaurkoan Bizizaleak, Moskotarrak eta Altxaporru konpartsen txanda izan da. Urko, Unai eta Gabri etorri zaizkigu eta haiek eman digute konpartsen berri. Izango duten programazioaz aritu gara, eta haien bokadilo izarrak zeintzuk diren ere azaldu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen.
Aste Nagusia 2024
Atzo estreinatu zuten BBK Aretoan “Urte Berri Off” antzerkia. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay dira antzezleak eta Ugaitz Alegria aritu da zuzendaritza laguntzaile. Ugaitz izan dugu gurean eta berak kontatu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak. Gainera, irailaren 1eraino BBK Aretoan antzerkia ikusteko aukera egongo dela ere kontatu […]
Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_pregoia_mix.mp3 Deskargatu hemen.
Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan […]
Jon Fernandez, Andoni Barinaga-Rementeria eta Iñigo Gueñesek osatutako hirukota da Txopet. 2021ean sortu zuten taldea, lagun artean musika egiteko eta jotzeko asmoz. Gazte Maketa Lehiaketa irabazi eta BBK Liveko oholtzan jotzeko aukera izan zuten. Nola ez, herriz herri, jairik jai ibili da hirukote Santutxuarra eta abuztuaren 19an, astelehenean, Algara Konpartsan […]
Gaur aurkeztu dituzte Bilboko Konpartsek erasoen aurkako lantaldeak Aste Nagusirako prestatu duen protokolo eta dinamikak. Iazko Aste Nagusia amaitu zenetik ibili direla lanean azaldu dute eta argi adierazi pertsona guztiak direla ongi etorriak baina ez jarrera guztiak. Bestalde, adierazi dute erasoren bat ikusiz gero, babesa eskaintzeko erasoa pairatutako edonori eta […]
