Bilboko Aste Nagusia ez da soilik jai egiteko plaza: kalean, txosnetan eta konpartsetan sortzen diren harremanek ere badute hizkuntza bat. Horri begira, Bilboko Konpartsek eta Gukak “Aste Nagusian Euskara Nagusi” egitasmoa jarri dute abian aurten, euskararen erabilera jaietako eremu guztietan erosoagoa eta naturalagoa izan dadin. Egitasmoak egungo egoerari begiratu dio […]
Aste Nagusian euskara nagusi
Aste Nagusian euskara nagusi kanpaina aurkeztu dute Bilboko konpartsek eta Guka mugimenduak. Euskararen aldeko konpromiso argia adierazi dute, badirelako euskaraz bizi nahi duten milaka bilbotar eta euskal herritar. Horretarako, pertsona duin eta eskubide osodun gisa, egunerokoan eta eremu guztietan euskaraz eroso aritzeko aukera aldarrikatu dute. Azken urteetan jaiak euskalduntzeko hainbat […]
