Bilboko Aste Nagusia ez da soilik jai egiteko plaza: kalean, txosnetan eta konpartsetan sortzen diren harremanek ere badute hizkuntza bat. Horri begira, Bilboko Konpartsek eta Gukak “Aste Nagusian Euskara Nagusi” egitasmoa jarri dute abian aurten, euskararen erabilera jaietako eremu guztietan erosoagoa eta naturalagoa izan dadin. Egitasmoak egungo egoerari begiratu dio lehenik: konpartsek antolatzen dituzten ekintzen %54 euskaraz dira, baina txosnetan jartzen den musikaren %27 baino ez. Aldi berean, txandalarien %75ek euskaraz egiten dute, eta %90ek badute horretarako gaitasuna. Datu horiek abiapuntu hartuta, lehen hitza euskaraz egitea, euskarari eustea eta euskarazko musika zein ekintzen presentzia handitzea izango dira aurtengo erronka nagusietako batzuk. Baina zenbakiez harago, euskaraz bizitzeko eta jai egiteko baldintzak sortzea da egitasmoaren atzean dagoen ideia. Zer aldatu daiteke Aste Nagusian? Nola bihurtu euskara jai-giroko hizkuntza natural? Eta zer geratuko da ekimenetik jaiak amaitzen direnean? Horri buruz aritu gara Maialen Gago eta Liher Barrantesekin, Gukako kideekin.
Deskargatu hemen.

